Ilbeltzaren azken larunbatarekin hasi ziren herriko pesta txikiak. Eguraldiak momentu batzutan lagundu arren, orohar oso eguraldi txarrarekin joan dira ihoterik. Igandeko gurdi kalejirak jende asko erakarri zuen eguerdi bitartean giroaz gozatzea. Astelehenean berriz, urtero legez, herriko gazteak baserriz baserri ibili ziren eskean egunean zehar mendi zokoak alaituz. Herriko gaztetxoenak eta gurasoak arratsaldean karrapean pesta polita eta koloretsua antolatu zuten. Asteartean, otorduez gain, arratsaldez atsaureak kalejira batekin girotu zuten herriko musikeroen laguntzarekin. Orain, inguruko herrietako ihauterien txanda hasiko da.