Aurten euritsu hasi zaigu eguraldia, baina lehengo urteko marka gainditzen ez da erreza suertatuko. Luisenborda ondoan herriko neurrigailuan 3.472 litro jaso ziren 2013ko urte osoan botatako eurien ondorioz. Normalean urte euritsu batean 2.400 litro inguru jaso izan dira, beraz izugarria izan zen lehengo urtean emandako emaitzak.