Plazaolaren mendeurrena ospatu zuen Partzuergoak

JM BARRIOLA 2014ko ots. 7a, 11:16

Agintariak ehungarren urteurreneko ospakizunean, Lekunberriko estazioan. E. BELAUNTZARAN

Udalarekin batera, beste 20 bat kide ditu herrian

Plazaola Turismo Partzuergoan  daude Leitza eta Areso, Lekunberri, Imotz eta La­rraungo Udalak eta artisau eta ostalaritzako bazkideek ere osatzen dute. Gainera, Araitz, Basaburua, Ultzama eta Sakanako bazkideek osatzen dute partzuergoa.  Guztira 100  kide inguru. Udalaz aparte Leitzan 20 bat kide daude. Ostalaritzakoak 5: 3 hotel, 2 jatetxe (gehi bes­te 2 hotel, Iruso eta Musunzar); Landa etxeak 6; Komertzioak 3 (Saralegi seguruak, Aritztela, Maimur); Tabernak 2 (Gaztañaga eta Txoko); Aktibitateak 2 (Peru ha­rri, Arro baserria). 
 
Ilbeltzaren 19an Lekunberriko geltokian bildu ziren Partzuergoko ordezkariez gain trenbidea pasatzen zen he­rrietako ordezkariak ere, lehen bidaiaren mendeurrena ospatzeko.  Gipuzkoako zatiko alkateak ere bertan ziren eta Aldundiaren eta Eusko Jaurlari­tzatik ere ordezkariak bildu ziren. Nafarroako Gobernutik Turismoko Zuzendari Nagusia Carlos Erce eta alkate eta bazkide ugari ere baziren. 
 
Izan ere, hamar urte lehenagotik Leitzarango Bizkotz ingurutik Andoainera minerala ga­rraiatzen baldin bazuen ere, jendearekin lehen bidaia 1914ko urtarrilaren 25ean egin zuen Plazaolak.
 
Orain lanean jarraitu­ko dute Partzuergoan maiatzaren 4an naturbideen egunean bes­ta he­rrikoia antolatzeko. Natur bidearen zabal­kun­tzan Iruña eta Donostia lotuz, tartean gelditzen diren puntu guztiak berreskuratu, txukundu, eta indartzen joateko asmoan dira, gure inguruaren erakusleiho ederra bihurtuz, bertakoentzat eta bisitarientzat.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun