Urrezko Aizkolarien txapelketako saioa jokatuko da igande eguerdian Leitzan

TTIPI-TTAPA 2014ko urtarrilaren 31

Jon Rekondo, Ander Erasun eta Unai Otaño. Beraiekin batera Iñaki Azurmendi, gaur egungo Euskal Herriko txapelduna ere ariko da igande eguerdian Leitzan. Artxiboko argazkia

Garaipena behar dute nahitaez Erasun eta Rekondok finalerdietan sartzeko

Eusko Label binakako aizkora txapelketako urrezko mailako saio garrantzitsua jokatuko da otsailaren 2an, igande eguerdian Leitzako Amazabal pilotalekuan. Jon Rekondo leitzarra eta Ander Erasun aurtiztarra, Iñaki Azurmendi eta Unai Otaño gipuzkoarren kontra ariko dira.

Leitzarrak eta aurtiztarrak galdu egin zuten joan den igandean Urrozen Mugertza II eta Atutxa II.ren kontra jokatutako saioan eta honenbertzez, orain garaipena nahitaez behar dute finalerdietarako sailkatzeko. Ez dute erraza izanen, aurrean gaur egungo Euskal Herriko txapelduna, Iñaki Azurmendi eta azken bi urteetan Eusko Label txapelketan irabazle suertatu den Unai Otaño izanen baitituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun