Goizuetako Umore Ona elkarteak antolatutako zortzigarren mendi buelta urtarrilaren 26an egin da. Oraingoan, ibilbide megalitikoa egin dute eta igande goizeko 9etan plazatik abiatuta, Martitxebe, Altzanburu, Añone, Errekaleku, Urgarata eta Montefrion barna igaro ondotik, berriz ere herrira bueltatu dira 18 mendizale, mendietan dauden zenbait monumentu megalitiko ikusi eta ezagutu ondotik, eguraldi bikainaren laguntzaz. Ondoren, mendizaleentzako bazkaria izan dute Umore Ona elkartean. Ikusi argazkiak