EH mus txapelketako finalistak

JM BARRIOLA 2014ko urtarrilaren 23a

Abenduan eta ilbeltzaren haseran jokatu ziren Euskal Herriko mus txapelketako herriko kanporaketak Torrea, Peritza eta Atekabel­tzen. Ilbeltzaren 4an  burutu zen  finala To­rrean eta sailkatutako lehenengo hiru bikoteek herrialdeko kanporaketarako txartela eskuratu dute. Iruñeko Arrano Elkartean otsai­laren 15ean jokatuko den partidan Egoi Bengoetxea eta Galindo, Jose­txo Zabaleta eta  Asun Betelu eta Koldo Leitza eta Gotzon Aramendia izanen dira. Final handia Heletan jokatuko da martxoaren 8an.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun