EHko mendi erronkaren laguntzaileek ibilbidea egin dute

JM BARRIOLA 2014ko urtarrilaren 23a

Arantza IPARRAGIRRE

2013ko ekainaren 1ean ospatu zen lehenengoz Euskal Herriko Mendi Erronka eta laisterketa gure herritik abiatu eta bertan bukatu zen.  500 lasterkariren parte hartzeaz gain, herritar pila batek eman zuen laguntza behar beharrezkoa izan zen. Antolakuntza lan horietan aritu zirenak elkartu eta abenduan elkartu eta mendi erronkako ibilbidea egin dute, 65 kilometroko bidea alegia. Egun baka­rrerako gehiegixko eta lau etapatan egin dute bide hori, abenduko lau asteburutan. Azkenekoz abenduaren 28an eta mendi bueltaz gain, bazkaria eta argazki emanaldia antolatu zituzten, egindako irteera guztietan ateratako argazkiak elkarrekin ikusiz.  Guztira 60 he­rritarrek parte hartu zuten eta jakinarazi dutenez, argazki horiek berak, ikusgai jarriko dira Mendibil mendi taldearen blogean. Horretaz gain, aurtengo EHME antolatzen ere hasiak dira dagoeneko. Maiatzaren 31an egitea aurre ikusten da lasterketa, jadanik izen emateko epea zabalik dago eta dirudienez, 400 bat pertsonak izena eman dute dagoeneko. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun