Abenduaren 27an egin zen batzarrean Udalak 2014ko aurrekontuak aho batez onartu zituen, talde guztien aldeko bozkekin. Aurten, 2.348.655 euroko aurrekontua izanen da eta zatirik handiena ohiko gastuak ordaintzeko ierabiliko da, gehienbat eragile sozial eta zerbitzu publiko ezberdinen beharrei aurre egiteko bideratuko da dirua. Udalak orain arteko zerbitzuak eta laguntzak mantentzen segitzeko apustua egin du. Hala, 2013 urtean hartutako konpromezu ezberdinei eustea erabaki du, herri mailako eragileekin nahiz Euskal Herri mailako garapenerako eragileekin lanean segiz. Nafarroako Gobernuko azpiegituretarako plan berririk ez dagoenez, inbertsioetarako ez dela diru askorik gelditzen azaldu dute. Aurreikusten diren inbertsio nagusiak hauek dira: Mendi eta larreetan 62.000 euro; UE-50 urbanizazioan 52.000 euro eta Ibero inguruak lantzeko 19.000 euro. Horretaz gain Udalak, PPk onartutako Tokiko Administrazioa Arrazionalizatzeko eta iraunarazteko Lege Egitasmoaren edukia aho batez errefuxatu zuen, Bildu, UPN eta DNEren bozkekin. Aldi berean Nafarroako Tokiko Entitateen berrantolaketa lantzeko osatu den ponentzian parte hartzeko bideak ezar daitezela eskatu zuten, finantziazio iturriak argituz.