2012ko abuztuaren 16an hasi zen Leitzan Espainiako Banderaren auzia, hain zuzen, Espainako Gobernuak Udalari Espainako ikurra udaletxean jarri beharra zuela jakinarazi zionean. Udalak, «Leitzarren gehiengo zabalaren sentimentuen aurkako erabakia» zela argudiatuta, eskaera ez du bete. Horren ondorioz prozesu judizialean sartu zen afera eta dagoeneko errekurtso aukera guztiak agortu dira. Auzia hasi eta hamasei hilabetera, Leitzako udaletxean bandera espainarra jartzea inposatzen eta behartzen duen sententzi irmoa iritsi da. Honen gaineko bandoa kaleratu du udalak eta bertan azaltzen denez, bandera udaletxean jarriko ez balitz alkatearen aurkako prozedura penalak hasiko lirateke. Udalak inposaketa horren kontra egin du deialdia, «gure herriaren subiranotasuna defendatzen eta bide horretan lanean jarraituko dutela» adieraziz eta «leitzar guztiak gure herriaren, Euskal Herriaren, nortasuna adierazten eta defendatzen segitzera animatu» ditu.