Urteroko legeari jarraituz errege magoak bisitan etorri zaizkigu. Urtarrilaren 5ean arratsaldean laurak aldera herriko umeak herrian barrena zintzarriak gogor astintzen aritu ziren erregeei bidea argi erakutsi nahian eta ondoren errege magoak eta bere laguntzaileak etxez etxe ibili ziren umeek eskatutako opariak banatzen. Hori bai, bakoitzari dagokion adinako oparia banatu zioten, urtean zehar egindako meritu eta gaixtakerien arabera. Hala ere, badirudi Aresoarrak zintzo portatu izango direla opariz beteak iritsi baitziren erregeak.