Urtarrilaren 31n eta otsailaren 1ean ospatuko dira inauteriak

TTIPI-TTAPA 2014ko urtarrilaren 23a

Igandea deskantsu eguna izango dela erabaki da, baina ostiral eta larunbatean nahiko ekintza prestatu dituzte

Otsailaren aurreneko asteburuan festa giroa izango da herrian berriro ere, izan ere urtarrilaren 31n eta otsailaren 1ean ospatuko dira inauteriak herrian. Jendea eskean ibiltzera ateratzera animatzen dute antolatzaileek eta noski baita etxeak apaintzera ere. Aurtengoan igandea deskantsu eguna izango dela erabaki dute he­rritarrek baina ostiralean eta larunbatean nahiko ekintza badaude herrian denentzat beraz aukeratu mozorroa eta guztiak festara!
 
OSTIRALA, URTARRILAK 1
• 15:30ean Eskolatik haurrak kalejiran aterako dira.
• 16:30ean Arratsaldekoa egongo da hau­rrentzat.
•18:00etan Herriko eskea egingo da, herritar guztiak gonbidatuta daude parte hartzera.
• 21:00 Lagun Artekoek afaria egingo dute
• 21:30 Euskal Herriko Mus txapelketa Pake-Tokin.
 
LARUNBATA, OTSAILAK 1
• 10:00etan eskea baserrietan.
• 17:00etan Karrozen desfilea.
• 18:00etan Musika plazan.
• 20:00etan Antzerkia.
• 21:30ean Afaria Pake-Tokin.
• 23:00etan Musika Pake-Tokin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun