Ohiturari eutsiz, Olentzero, urtezahar eta Eguberrietako gainerako ospakizunei bukaera emateko Erregeak etorri ziren Goizuetara ere. Herrian barna ibili ondotik, frontoian banatu zituzten muxuak eta lehen opariak. Gero, etxean gehiago ere izan zituzten neska-mutikoek.