Ibilaldi megalitikoa prestatu du Umore Onak

TTIPI-TTAPA 2014ko urtarrilaren 23a

Mendi bueltaren ondotik bazkaria izanen dute elkartean

Umore Ona elkarteak antolatutako zortzigarren mendi buelta urtarrilaren 26an eginen da. Oraingoan, ibilbide megalitikoa eginen dute eta igande goizeko 9etan plazatik abiatuta, Martitxebe, Altzanburu, Añone, Errekaleku, Urgarata eta Montefrion barna igaro ondotik, berriz ere herrira bueltatuko dira. Ondoren, mendizaleentzako baz­karia izanen da Umore Ona elkartean. Izena emateko zerrenda elkartean dago eta 15 euro ordaindu beharko da bazkariaren truke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun