Ibilaldi megalitikoa prestatu du Goizuetako Umore Ona elkarteak iganderako

TTIPI-TTAPA 2014ko urtarrilaren 21a

Pixkanaka Goizueta ingurua ezagutzen ari dira Umore Onako mendizaleak. Igandean zortzigarren mendi buelta eginen dute. Artxiboko argazkia

Mendi bueltaren ondotik bazkaria izanen dute elkartean

Goizuetako Umore Ona elkarteak antolatutako zortzigarren mendi buelta urtarrilaren 26an eginen da. Oraingoan, ibilbide megalitikoa eginen dute eta igande goizeko 9etan plazatik abiatuta, Martitxebe, Altzanburu, Añone, Errekaleku, Urgarata eta Montefrion barna igaro ondotik, berriz ere herrira bueltatuko dira.

Ondoren, mendizaleentzako bazkaria izanen da Umore Ona elkartean. Izena emateko zerrenda elkartean dago eta 15 euro ordaindu beharko da bazkariaren truke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun