Euskal memoria fundazioaren eskutik idatzi eta argitaratu du berriki Dabid Anaut herritarrak liburua. Abenduaren 17an Atekabeltz herrigunean izan zuen lana herritarren aurrean aurkezteko aukera eta jende ugari hurbildu zen gaiak interesa baduela erakutsiz. Gure hizkuntzak jasan dituen jazarpenaren ingurukoak bildu ditu Anautek lan honetan.