‘Emakumeak busti egiten dira’ egutegia kalean da

JM BARRIOLA 2014ko urtarrilaren 9a

JM BARRIOLA

Crana erakundeak lagunduta, Leitza, Areso, Arano eta Goizuetako emakume talde batek erreken eta emakumeen arteko lotura aztertu dute ‘Emakumeak busti egiten dira’ ekimenaren baitan. Gaiaren inguruko argazki eta testigantzak jaso ondoren, testuak osatu eta 2014rako egutegia osatu dute. Pasa den abenduaren 17an arratsaldeko 18:00etan egin zuten egutegiaren aurkezpena Leitzako udaletxean. 750 ale banatuko dituzte orain parte hartu duten lau herrietan, interesa dutenek, udaletxean edota liburu dendetan eskuratu dezakete.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun