Indartzen ari da Orantzaroa etxeetan jartzeko usadioa

JM BARRIOLA 2014ko urtarrilaren 9a

Mota guztietako Orantzaroak ageri ziren herrian, baita errekan ere... Eta eguraldiak lagundu ez bazuen ere, haurrek kalejira egin eta gutunak bota zituzten txondorrean. JM BARRIOLA / Eneritz IRAOLA

Arinaldeko magaletik behera etorri zen iluntzean ikazkina

Urteroko bisitari ez zion hutsik egin Oran­tzaroak. Iluntzean iritsi zen plazara Arinaldeko magaletik behera eta kalejiran eta pesta giroan ospatu zuten herritarrek bere etorrera. Gauean berriz, etxeetan zehar ibili zen opariak banatzen. Egunean zehar herriko etxe ugaritan bestelako Orantzaroak ikusteko aukera ere izan zen, usadio zaharrarekin segiz asko izan zirelako etxea apaintzeko ikazkina balkoi edo atarian jarri zutenak. Eguerdian  txikienak izan zuten protagionismo osoa, kalejira egin eta txondo­rrean gutunak botatzeko aukera eman zitzaien. Pesta Batzordeak, hau da, Aurre­rak, Guraso elkarteek, Kultur taldeak, Udalak eta he­rriko zenbait eragilek elkarlanean antolatu zuten geroz eta garrantzia gehiago duen pesta.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun