Burdin aroko ontzi baten aztarnak aurkitu dituzte Ulizarko kobazuloan

Juana Mari SAIZAR 2014ko urtarrilaren 9a

Ur Algero, Aresoko alkatea eta aurkikuntzan parte hartu duten talde eta erakundeetako kideak, prentsaurrekoan. Juana Mari SAIZAR

Eskualdean ezaugarri hauek dituen ontzi bakarra da

Izugarrizko harridura eta sorpresa eragin du Ulizarko kobazuloan be­rriki egindako aurkikun­tzak. Herriko ahoz ahoko historian biltzen denez, inkisizio garaian kobazulo bat zegoen Ulizar inguruan, akelarre tokia zena.Uste hauei tiraka,  Burdina taldea, Santa Kruz ermitaren magalean indusketa lanak egiten ari zenean egin zuten aurkikuntza, zeramikazko 90 zati topatu zituzten. Aresoko Udalak ikerketa bultzatu du eta Nafarroako Gobernuko Arkeologia sailak egindako txostenaren arabera K.a. IV mendekoak dira bil­dutako zatiak, lehendabiziko hipotesien arabera, garai hartan etxean erabiltzen ziren on­tzi batenak. Orain ikertzen segiko dutela adierazi dute, herriko historia hobeki ezagu­tzeko asmoz. Aurkikuntza  udaletxean ikusgai jarriko dutela azaldu zuen Aresoko alkateak.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun