Asier Olaizola eta Mikel Olazabali ez diete kontratua berritu Asegarce eta Aspek

TTIPI-TTAPA 2014ko urtarrilaren 9a

Argazkia: E.Iraola Olazabalek hunkituta eskertu zuen Beotibarren Lau terdiko finalean senide, lagun eta herritarrek emandako babesa. Eneritz IRAOLA

Urte amaieran bukatu zitzaien kontratua eta enpresek hura ez luza­tzeko erabakia hartu zuten. Ate bat itxi zaien arren, biek pilotan segitzeko nahia  azaldu dute eta Asier Olaizolak dagoeneko Garferekin sinatu du kontratua. Mikel Olazabalen etorkizuna berriz hau idazterako orduan oraindik airean zegoen. 
 
Biek ala biek ibilbide polita egin dute orain artean. Hamazazpi  urtez aritu da Asier Olaizola maila profesionalean, hasieran Asperekin eta Asegarcerekin amaieran. Lortutako garaipenean artean, eskuz binakako 1997 eta 2001eko txapelak ditu eta 2002an txapeldunordea izan zen. 
 
Mikel Olazabalek berriz, 2007an debutatu zuen. Besteak beste, 2012ko promozioko binakako txapelketako txapeldunordea izan zen. 2013ko Promozioko Lau terdiko txapela ere eskura izan zuen, baina gogor borrokatu arren ihes egin zion 19-22 galduta Lemunoren aurka. Abenduaren 30ean Beotibar pilotalekuan joka­tzekoa zuen Asperekin azken partidua.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun