Herriko hiru pilotari txapeldun Zizurkilen

TTIPI-TTAPA 2014ko urtarrilaren 9a

Angel SALABERRIA

Zizurkilgo hirugarren pilota txapelketako finalak jokatu ziren abenduaren 15ean eta hiru herritar suer­tatu ziren txapeldun. Infantiletan, Aitor Aizkorbek eta Antton Apezetxeak 18-14 irabazi zieten Oberenako Mata eta Azpeitiko Egiguren-i. Kadetetan, Iker Salaberriak, Logroñoko Morenorekin bikote eginez, 22-20 irabazi zien Ataungo Zubizarreta eta Azpeitiko Alberdiri.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun