Bazkide berriendako erraztasunak emanen ditu Umore Ona elkarteak

TTIPI-TTAPA 2014ko urtarrilaren 9a

Umore Onako 80 bat bazkidek bazkaria egin zuten abenduaren 14an. Igor ELIZEGI

25 urtetik beherakoak hileko 25 euroko kuota ordainduta izan daitezke bazkide

Umore Ona Elkartean 2013an ez da bazkide berri izateko eskaerarik egon. Honen atzean era askotariko arrazoiak egon daitezke, gustoko ez izatea, beharrik ez izatea, edo arazo ekonomikoa. Nahiz eta azken 15 urteetan sarrera kuotarik ez den igo gaur egungo egoera ekonomikoak ez du bultzatzen benetan premiazko gastuak ez direnak egitera. Egoera hau arintzeko asmoz sarrerako kuota ordain­tzeko erraztasunak jarri­ko ditu Umore Ona elkarteak 2014an.
 
Horrela hilabetean 25 euroko 12 kuota ordain­duta bazkide izan daiteke 25 urte baino gu­txiago duen edozein. 25 urte baino gehiago dauzkatenek berriz 70 euroko kuota bat eta 40 euroko 11 kuota ordaindu beharko dituzte.
 
Interesatua dagoenak, elkarteko bi bazkideren babesarekin, orain arte bezala, izena eman behar dio urtarrilaren 25a baino lehen komisioko edozein kideri. Eskaria datorren urte hasieran egingo den batzarrean erabakiko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun