Asier Olaizolari omenaldia eginen dio Umore Ona elkarteak urtarrilaren 4an

TTIPI-TTAPA 2014ko urtarrilaren 3a

Asier Olaizolak kasik 18 urte eman ditu pilota profesionalean. Artxiboko argazkia

Larunbat arratsaldeko 6etan hasiko den jaialdian pilota partidak jokatuko dira eta gauean afaria izanen da

Abenduaren 31n bukatu zen Asier Olaizola pilotari goizuetarrak Asegarcerekin zuen kontratua, bere ibilbide profesionalari amaiera jarriaz, nahiz eta beste enpresa txikiagoren batean segitzeko asmoa baduen. Urte hauetan Asierrek, goi mailan jokatzeaz gain, Goizuetaren izena frontoietan ezagutzera eman du, eta bere ibilbidea errekonozitzeko eta eskerrak emateko omenaldi txiki bat egitera pentsatu du Umore Ona elkarteak urtarrilaren 4an.

Omenaldia larunbat arratsaldeko 6etan hasiko da Goizuetako frontoian. Hasteko herriko pilotarien arteko partida bat jokatuko da, ondotik Asierreri omenaldia eginen diote eta bukatzeko Asierrek eta berarekin profesionaletan jokatu duten pilotari batzuen arteko partida izanen da. Bukatzeko denek Umore Ona elkartean afalduko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun