Omenaldi bikaina jaso du Asier Olaizolak Goizuetan

TTIPI-TTAPA 2014ko urtarrilaren 7a

Osaba, izeba eta lehengusuek Aurreskua dantzatu zioten Asierri. Felix Loiarte

600 bat lagunek lepo bete zuten frontoia urtarrilaren 4ko ekitaldietan

Omenaldi bikaina eskaini zioten Asier Olaizolari Goizuetan urtarrilaren 4an eta 600 bat lagunek lepo bete zuten pilotalekua eta hainbat ekitaldi hunkigarri antolatu zituen Umore Ona elkarteak 17 urtez punta-puntako pilotari profesionala izan denari gorazarre egiteko. Ikusi argazkiak

Umore Ona elkartearen izenean Unai Mirandak, Udalaren izenean Izaskun Bakerok eta koadrilaren izenean Iñigo Apezetxeak sariak eman zizkioten, baina horretaz gain, osaba-izeba eta lehengusuek Aurreskua dantzatu zioten eta Irai iloba eta Maren eta Amets seme-alabak ageri direneko erretrato bat ere eman zion ilobak berak. Asier Olaizolari buruzko bideo bat ere proiektatu zuten. Ondoren, Unai Apeztegia aurtiztarra lagun zuela pilota partida jokatu zuen Iñaki Otxandorena oronoztarra eta Juantxo Kokaren kontra. Urtetan elkarren lagun eta arerio izan ziren kantxetan, baina lagun handiak ziren eta dira kantxetatik kanpo. Baina kantxan lagunik ez denaren erakusgarri, Kokak eta Otxandorenak irabazi zieten omenduari eta Apeztegiari, 20-22.

Une berezia bizi izan zuen ondoren Asier Olaizolak Umore Ona elkartean egindako afarian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun