Haur eta helduek, euskaraz eta gazteleraz, zinemaz gozatzeko aukera izango dute eguberrietan, Aresoko udalak estreinekoz zine emanaldiak antolatu dituelako. Udaletxe gaineko solairuan izango dira saioak abenduaren 27an eta 29an eta urtarrilaren 3an. Haurrentzako emanaldiak 17:00etan hasiko dira eta 13 urtetik gorakoentzat berriz, 21:30ean. Euskarazko Gartxot filmarekin zabalduko dute zinema berezia abenduaren 27an, ostiralean, gaueko 21:30ean. Abenduaren 29an berriz, bi saio izango dira: Totoro auzokidea arratsaldeko 5etan eta Django desencadenado 21:30ean. Eta azken saioak urtarrilaren 3an izango dira: Adarbakar txikiaren kondaira euskarazko filmaz gozatzeko aukera izango dute 17:00etan 3 urtetik gorako haurrek eta 21:30ean La vida de Pi filma izango da ikusgai gazteleraz.