Leitza, Areso eta Goizuetako 16 emakumek parte hartu dute Eva Martinez adituak eskainitako ikastaroan, gizonezkoei deia egin zitzaien arren, ez dira animatu. Denera 6 saio izan dira, 3 orduko iraupenekoa bakoitza eta helburu nagusia behar fisiko, psikiko edo sozial bereziak dituzten personei, kalitatezko zaintza eskaintzeko beren hurbilekoei bitartekoak ematea izan da, autonomi maila eta inguruarekiko harremana sustatuz. Maite Perurena, Gizarte zerbitzuetako teknikariak antolatu du saioa, dohainik izan da eta bertaratutakoek diploma eskuratu dute.