Antzina ingurune garrantzitsuak izaten ziren errekak emakumeen egunerokoan, hamaika lan, esperientzia eta bizipen sortu izan dira erreka bazterrean; egun ordea, albo batera utziak ditugula. Horri irtenbidea emateko asmoz, ‘Emakumeak busti egiten dira’ ekimena jarri zuten martxan Crana eta Guratransek, Gizarte Zerbitzuen laguntzarekin. Leitza, Areso, Arano eta Goizuetako zenbait emakumek parte hartu dute proiektuan, garai bateko harreman hura gogorarazi eta ikustaraziz. Hala, eskualdeko eta inguruko herrietako emakumeen argazkiak eta testigantzak bildu eta jasotakoarekin egutegi bat osatu dute. Egutegi berezi hau abenduaren 18an, arratsaldeko 6etan aurkeztuko dute Udaletxeko bilera aretoan eta doan banatuko da interesatuen artean.