Abenduaren 2an Tolosako Beotibar Pilotalekuan Rico IVren kontrako partida irabazita eskuratu zuen Mikel Olazabal herritarrak finalerako txarlera. Ondorioz, ostiral honetan abenduaren 13an finala jokatuko du Lemunoren aurka. Herritarren babesa izango du kantxan, askok finalerako txartelak erosi dituzte, eta frontoian eztarria uzteko asmotan omen dira gainera. Ondoren afari eder batekin bukatuko dute eguna.