Euskararen Eguna ospatzeko, pesta eta aldarria bat eginda

Juana Mari SAIZAR 2013ko abenduaren 13a

Haurrak muralak prestatzen. Juana Mari SAIZAR

Euskararen eguna bat, baina 365 egun euskaraz ­

Azken alean aipatu genuen Euskararen eguna aurten hiru egunez ospatuko zela. Albisteak idazterako orduan, abenduaren 5 eta 6ko ekitaldiak oraindik egitekoak zeudenez, Euskararen Nazioarteko Egunean, abenduaren 3an egindakoei errepasoa emango diegu. Tenperaturak baxu baina eguzkia eta besta giroa lagun, giro ederrean ospatu zen eta herritarren parte hartzea handia izan zen. Hasteko, haurrek murala egin eta beheko trinketea apain apain utzi zuten. Segidan, Leitzako Jeiki abesbatzaren emanaldiarekin gozatu ederra hartu zuten eta hu­rrengoa en­tzuteko gogoz geratu zen jendea. Arratsaldean haurrak izan ziren protagonistak. Musika emanaldia eskaini zuten musikari ttikiek eta gero  eskolako haur guztiek elkarrekin, egunerako apropos prestatutako bertsoak abestu zituzten ozen eta gogotsu ohol­tza gainean. Segidan, karaokeari eman zitzaion hasiera, ume dexente animatu ziren banaka edo taldeka eta saio ederra eskaini zuten. Eta egunari amaiera eman eta hotzari aurre egin bidenabar, txokolate beroa eta bizko­txoak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun