Azaroaren 23an zuen hitzordua Euskaraz Bizi nahi dut lasterketak eta 56 herritarrek korrika egin zuten euskaraz bizitzearen alde, Goizuetako Kultur Taldeak egindako deialdiari erantzunez. Probarekin hasi baino lehen, udaletxeko arkupetan lasterketaren leloa zeramaten kamixeta beltzak erosi zituzten partehartzaile gehienek.