Bost kisulabe ezagutu dituzte Umore Onako mendizaleek

TTIPI-TTAPA 2013ko abenduaren 13a

Igor ELIZEGI

Goizueta ezagutuz izenburupean egiten ari diren mendi itzulien baitan, azaroaren 24an herriko kisulabeak ezagutu zituzten mendizaleek. Umore Onak antolatutako itzulian bost kisulabe bisitatu zituzten eta Joxe Jabier Etxeberria he­rritarraren azalpen interesgarriak jaso zituzten hotzari aurre egin zioten 15 bat lagunek. Hurrengo mendi buelta, Umore Onak antolatzen duen zortzigarrena, urtarrilean eginen dute eta ibilbide megalitikoa izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun