Bazkide berriendako erraztasunak emanen ditu Goizuetako Umore Ona elkarteak 2014an

TTIPI-TTAPA 2013ko abenduaren 11

Truk txapelketako txapeldunak eta txapeldunordeak: Dolores Eskudero eta Mª Pilar Arratibel eta Felisa Salaberria eta Pakita Goizueta. Musean, Garikoitz Lopezek eta Idoia Zabalak irabazi zieten finalea

Mus eta trukeko txapelkek jokatu ziren abenduaren 6 eta 7an

Goizuetako Umore Ona Elkartean 2013an ez da bazkide berri izateko eskaerarik egon. Honen atzean era askotariko arrazoiak egon daitezke, gustoko ez izatea, beharrik ez izatea, edo arazo ekonomikoa. Nahiz eta azken 15 urteetan sarrera kuotarik ez den igo gaur egungo egoera ekonomikoak ez du laguntzen benetan premiazko gastuak ez direnak egitera. Egoera hau arintzeko asmoz sarrerako kuota ordaintzeko erraztasunak jarriko ditu Umore Ona elkarteak 2014an.

Horrela hilabetean 25 euroko 12 kuota ordainduz bazkide izan daiteke 25 urte baino gutxiago duen edozein. 25 urte baino gehiago dauzkatenak berriz 70 euroko kuota bat eta 40 euroko 11 kuota ordaindu beharko ditu.

Interesatua dagoenak, elkarteko bi bazkideren babesarekin, orain arte bezala, izena eman behar du urtarrilaren 25 baino lehen komisioko edozein kideri. Hautaketa datorren urte hasieran egingo den batzarrean onartuko da.

Mus eta truk txapelketak

Abenduaren 6an eta 7an jokatu dira aurten Umore Ona elkarteko Mus eta Truk txapelketak. Giro ederrean ospatu ziren biak. Museko irabazleak Garikoitz Lopez eta Idoia Zabala izan ziren, Aritz Loiarte eta Alin Goizuetaren aurretik eta Truken berriz, Dolores Eskuderok eta Maria Pilar Arratibelek, Felisa Salaberria eta Pakita Goizuetari irabazi zieten finala.

Futbito txapalketa azkarra

Lehengo urtean bezala Umore Ona Elkarteak futbito txapelketa azkarra antolatuko du abenduaren 28an. Arratsaldeko 4:30ean hasiko da eta 20 minutuko partidu biziak izango dira. Izena eman nahi duten taldeak Umore Ona Elkartean egongo den zerrendan izena eman beharko dute eta parte hartzaile bakoitzak 5 euro ordaindu beharko ditu. Ondoren afaria egingo da Umore Ona Elkartean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun