Añarbeko baso-erreserbari buruzko erakusketa zabalduko du Eguzki talde ekologistak Goizuetako Udaletxeko Ganbaran

TTIPI-TTAPA 2013ko abe. 10a, 09:55

Añarbeko Baso-Erreserbari buruzko erakusketa abenduaren 13tik 21era ikusgai izanen da. Utzitako argazkia

Abenduaren 13an, herri-basoen bestelako kudeaketa-ereduei buruzko hitzaldia emanen du Iñaki Aizpuruk

Eguzki, Euskal Herriko talde ekologistak, Goizuetako Udalarekin batera, Donostia eta Oreretako Añarbeko Baso-Erreserba berriari buruzko erakusketa antolatu du Udaletxeko Ganbaran abenduaren 13tik 21era. 17:00etatik 19:30era izanen da ikusgai. Erakusketarekin bater, abenduaren 13an, ostiral arratsaldeko 7:30ean, Iñaki Aizpuru, ibilbide luzeko biologo aditua izango da Goizuetan, gaur egun mendi eta herri-basoen bestelako kudeaketa-ereduen berri emateko: Añarbe, Artikutza, Bertiz…

Goi Nafarroa eta Gipuzkoaren arteko mugan Lesaka edo Goizueta omen dira egurgintza intentsiboaren adibide argienak, bioaniztasuna eta basa-bizitzaren aldetik basamortu biologikoa bilakatu direnak. Lehengoan, alertze japoniarraren, eta bigarrenean, pinu intsignisaren erabilera masiboarekin.

Komunitate zientifikoaren eta eragile ekologisten eskutik, sarritan kudeaketa hau salatu da, batez ere Ingurumenean sortu duten egoera larriak: bertako basoen (harizti, amezti, haltzadi eta pagadiak) desagerpena, urritasuna eta isolamendua. Azken hamarkadetan, gure herrietako “aberastasun” nagusia egurraren ekoizpena izan da. Baina, mundu mailako egoera sozio-ekonomiko latz honetan, egurrak ez du dagoeneko balio handirik. Gaur egun, herrien ondare natural desberdinak balioa irabazten ari dira: turismoa, natur balioak (basa fauna, onddo eta perretxikoak,…), baso naturalen eta paisaia tradizionalaren berreskurapena,…

Azken finean, Eguzkitik diotenez, «bada beste eredu bat gure herrietako basoak eta basa faunaren populazioak kudeatzeko, gure gizartearen aberastasun-iturri berriak izatera deituta daudenak».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun