Giro bikainean ospatu dituzte Areson Euskaren Eguneko ekitaldiak

TTIPI-TTAPA 2013ko abenduaren 9a

Ibarrako neskak eta Aresoko mutilak aritu ziren harriari tiraka, eta gutxigatik baina mutilak irten ziren garaile. TTIPI-TTAPA

Giza frogan ozta ozta baina Aresoko mutilak garaile

Hitzaldiak, herri lasterketa... baina batez ere, abenduaren 6an eguerdiko 12etan jokatu zen giza frogak beregatu zuen herritarren arreta. Ibarrako neskak eta Aresoko mutilak aritu ziren harriari tiraka eta herritarrak irten ziren garaile 45 plaza eta erdi osatuta. Azken segundoetan estutu behar izan zuten, neskek 45 plaza osatuak baizituzten. Erronkaren ondotik, bazkaria,karaokea, taloak... guztia euskaraz bizi direla eta bizi nahi dutela ospatzeko.

Euskaren Eguna bat izan baina 365 egun euskaraz bizi nahi dutela aldarrikatu eta ospatu nahi izan dute aresoarrek. Hala, ekitaldiak egin dituzte abenduaren 5 eta 6ean ere. Jende ugari bildu zen ostegunean Udaletxean egindako hitzaldian. 'Burdin Aroa Areson' izan zen landutako gaia eta berriki egindako aurkikuntza baten berri ere eman zuten, ontzi baten zati bat topatu baitute Ulizar inguruan. Panpanoziri aldizkaria ere etxean esperoan zuten herritarrek ostegun iluntzerako. Herriko garai bateko bitxikeria eta argazki zaharrak, Aresoko etxeen izenekin erreportajea, Juan Belaunzaran eta Karmen Onsalo urtetan herriko okin izandakoei elkarrizketa eta beste hainbeste kontu bildu diztuzte elkarlanean osatutako aldizkarian. Egun handia berriz, abenduaren 6a izan zen. 11:00etan herri lasterketari eman zieten hasiera, haur, gazte eta helduak pausoz pauso 'Euskaraz bizi nahi dutela' aldarrikatu zuten. Eguerdiko 12:00etan Giza probaren txanda izan zen eta handia zen ikusmina. Ibarrako neskak eta Aresoko mutilek neurtu zituzten indarrak. Neskak izan ziren lanari ekiten lehendabizikoak, 550 kiloko harriari tiraka 15 minutuan 45 plaza osatzea lortu zuten. Segidan, herriko mutilek osatutako taldea, 650 kiloko harriari tiraka hasi zen. Azken hilabeteetan gogotsu aritu dira entrenatzen eta egindako lanak izan zuen saria. Azken segundoetan estuta eta kostata baina, 45 plaza eta erdi osatu eta beraiek izan ziren erronkako irabazleak. Ikusleak, probaz gozatu bitartean salda eta txorizo egosia jateko aukera izan zuten. Proba bukatu ondoren, denek elkarrekin bazkaria izan zuten Pake Tokin eta barrenak ongi berotu ondoren, karaokean kantuan gustora aritu ziren. Arratsaldean berriz, talo tailerra egin eta nola ez, egindakoa probatzeko talo dastaketa egin zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun