Leitzako herritar batzuen ekimenez azoka berezia izango dugu larunbatean: bigarren eskuko jostailuen azoka. Azken hilabetean liburuak, mahai-jokoak, mozorroak... bildu dituzte eta hauexek izango dira orain salgai jarriko dituztenak.
Herritarrek etxean alferrik dituzten jostailuei erabilera berria ematea da asmoa eta helburu solidarioa ere badu ekimenak, azokan lortzen den dirua Erleta Eskolako Denok Bat Guraso Elkartera eta Leitzako Elikagai bankura bideratuko delako. Eguraldiaren arabera udaletxeko karrapean edo eskolako jangelan jarriko dituzte postuak 11:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 19:00etara.