Torrea libre Eguna zela eta, herritar ugarik hartu zuen parte azaroaren 16an antolatutako ekimenetan. Goizean hotz haundia egin arren, gurasoak eta umeak jokoa eta jolasak izan zituzten herriko plazan; gazteak eta gainerakoak ederki pasatu zuten pelotan,pinponean eta futbolina eta toka bezelako jokoetan jolastuz. Erraldoiak eta buruhaundiek ere kalejira egin zuten herritik eta horren ondoren Torrean bertan garagardo festako bazkaria egin zen. Iluntzean manifestazioa egin zen “epaiketa politikorik ez, Torrea libre” leloarekin. Bukatzeko Nats eta Wats musikoek giro bikaina jarri zuten.