Azaroaren 25aren bueltan

JM BARRIOLA 2013ko azaroaren 28a

Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako nazioarteko egunaren harira, ekimen ugari egin ziren herrian.
 
 Azaroaren 9an, Helena Tabernaren  Nagore filma izan zen ikusgai eta 100 herritar in­guru bertaratu ziren emanaldira. 
 
Azaroaren 22an Informazio gunea eta txapak egiteko postua, jarri­ ziren Leitzako azokan eta azaroaren 23an Bio­energetika eta ahal­dun­tze tailerra ere egin zen.
 
 Azaroak 25ean elka­rretaratzea egin zen Lopenea aurrean eta institutuan ere gaia landu dute DBHkoek ikuspegi desberdinetatik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun