Xalto bertso saioa Leitzan

JM BARRIOLA 2013ko aza. 28a, 17:22

Xalto bertso sariketako kanporaketa  Atekabeltz herrigunean ospatu zen azaroaren 15ean. Hiru bertsolarik eskuratu dute Goizuetan jokatu zen finalerako txartela: Xabier Maia (Elizondo), Iker Gorosterra­zu (Ituren) eta­ ­Mikel La­sartek (Barañain). Nafa­rroako Bertsozale Elkarteak urtero antolatzen dituen ekimenen artean dago Xalto sariketa. Helburu nagusia, Nafa­rroako bertsolari gazte zein hasi berriei kanta­tzeko aukera ematea da, beraien bertsogintza ezagutarazi eta espe­rientzia har dezaten.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun