Bigarren eskuko jostailuen azoka antolatu dute azaroaren 30ean

JM BARRIOLA 2013ko azaroaren 28a

Herritarrek jostailu ugari eman dituzte azokarako. JM BARRIOLA

Biltzen den dirua Denok Bat guraso elkartera eta Elikagai bankura bideratuko da

Herritar batzuen ekimenez azoka berezia izango dugu larunbatean: bigarren eskuko jostailuen azoka. Azken hilabetean  liburuak, mahai-jokoak, mozo­rroak... bildu dituzte eta haue­xek izango dira orain salgai ja­rriko dituztenak. Herri­tarrek etxean alfe­rrik dituzten jostailuei erabilera be­rria ematea da asmoa eta helburu solidarioa ere badu ekimenak, azokan lortzen den dirua Erleta Eskolako Denok Bat Guraso Elkartera eta Lei­tzako Elikagai bankura bideratuko delako. Eguraldiaren arabera udale­txeko karrapean edo eskolako jangelan jarriko dituzte postuak  11:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 19:00etara.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun