Lagun Artekoak fin aritu dira margoketa lanetan

Juana Mari SAIZAR 2013ko azaroaren 28a

Utzitako argazkia

Parranda egitea soilik ez dela aski eta oraingoan Lagun Arteko kideek Pake-Toki Elkarteko goiko solairua margotu dute. Elkarteko zuzendaritzarekin hitz egin ondotik, data zehaztu eta arratsalde batean ederki utzi zuten solairua. Materiala Pake-Tokik jarri zuen eta gazteek eskulana. Pintatu ondoren berriro ere prest dago elkartea hurrengo festa egunetarako.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun