Areson abenduaren 3an urtero ospatzen da Euskararen eguna. Ospakizunerako, hausnarketarako eta aldarrikapenerako eguna izaten da eta aurtengoan ere izango da horretarako tartea, abenduaren 3a asteartea izanik, ostegun eta ostiralean ere ekitaldiak antolatu dituztelako. Tartean Panpanoziriren bigarren alea banatuko da, eta izenburua ere aurreratu digute: "Iragana ezagutuz etorkizuna sortzen".
Aurten lehenengoz UEMAri buruzko erakusketa, giza proba eta herri lasterketa antolatu dituzte.
ASTEARTEA, ABENDUAK 3
• 11:00etan haurrekin mural margoketa.
• 12:40an Leitzako Jeiki abesbatzaren emanaldia Elizan.
• 16:30ean haurren musika saioa beheko trinketean. Ondoren karaokea eta txokolatea bizkotxoarekin.
OSTEGUNA, ABENDUAK 5
• 19:30 Burdin Aroa Areson hitzaldia udaletxean.
OSTIRALA, ABENDUAK 6
• Goizean, Panpanoziri aldizkaria banatuko da. Udaletxean UEMAri buruzko erakusketa.
• 11:00 Herri lasterketa.
• 12:00 Giza proba plazan. Ibarrako neskak vs Aresoko mutilak. Bitartean salda eta txorizo egosia egongo dira.
• 14:00 Bazkaria Pake Tokin, Kostilla jana. (Helduek 15 euro eta 12 urte arteko haurrek 5 euro ordaindu beharko dute).
• 17:30 Talo tailerra, talo jana eta karaokea.