Kantu eta dantza artean joan zen Umore Ona Elkartearen Eguna

TTIPI-TTAPA 2013ko azaroaren 28a

Felix LOIARTE

Giro ederrean joan zen azaroaren 16an Umore Ona elkartearen eguna. Duela hilabete batzuk Goizuetako Abesbatzak Bizkaiako hiriburura egindako bixita bueltatuz, Bilboko Kirikiño Abesbatzak kantatu egin zuen elizan, bakarrik lehenik eta Umore Ona Abesbatzako kideekin batera gero. Baina elizako formaltasunaz aparte, kalez kale ere kantuan ibili ziren bi abesbatzetako kideak. Ondotik, bazkari jendetsua egin zuten Umore Ona elkartean. Baina kantuaz aparte, pilota partidak, Umore Ona areto-futbol taldearen ligako partida (9-7 irabazi zioten Gamon Lete Itzulpenak taldeari) eta dantzarien saioak ere izan ziren.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun