Mus eta truk txapelketak jokatu zituzten Jubilatuen Egunean

TTIPI-TTAPA 2013ko azaroaren 28a

Felix LOIARTE

Ohiturari eutsiz, mus eta trukeko txapelketak jokatu zituzten Jubilatuen Egunean, azaroaren 8an. Musean, Miel Sukuntza eta Eustakio Zubieta suertatu ziren txapeldun eta truk txapelketan berriz, Maritxo Salaberria eta Juanita San Miguel. Aipatzekoa da Maritxo Salaberriarena, 92 urterekin oraindik buru argia duela eta jokorako trebea dela erakutsi baitzuen. Biharamonean, pilota partidak eta bazkaria ere izan zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun