Azaroaren 30ean, larunbatean Mendi erronka oinez asmoaren hirugarren irteera antolatu dute Leitzako Mendibil mendi taldekoek, Albi eta Lekunberri artean.
Irteera goizeko 7:20ean eginen dute Oialde parean eta itzulera 13:00ak aldera. Izenak Astiz eta Maimur liburudendetan egin behar da eta autobusa 10 euro ordaindu beharko da.
Mendi erronkaren azken etapa, Lekunberri eta Leitza artekoa, abenduaren 28an eginen dute.