Georgina Hassan Caballero abeslari argentinarrak kontzertua eskainiko due abenduaren 1ean. Europan barna kontzertuak eskaintzen ari da eta tarte bat hartuko du bere arbasoen herrira etortzeko, Leitzako Alfaro etxekoak baitira bere senideak. Larunbat iluntzeko 7etan zinean hasiko da emanaldia. Ikusi bideoa
Leitzara iritsi baino lehen, Paris, Berlin edo Madril bezalako hirietan abestuko du aurretik. Aukera ona ahots berezi bat entzuteko.