Goizueta ezagutuz izenburupean egiten ari diren mendi itzulien baitan, azaroaren 24an herriko kisulabeak ezagutu zituzten mendizaleek. Umore Onak antolatutako itzulian bost kisulabe bisitatu zituzten eta Joxe Jabier Etxeberria herritarraren azalpen interesgarriak jaso zituzten hotzari aurre egin zioten 15 bat lagunek. Ikusi argazkiak
Kisulabe gehienak 1850 urte inguruan eraikitakoak eta gosete gogor baten ondorioz egin zituztela ikasteko modua izan zuten. Izan ere, konturatu omen ziren kisuarekin lurra berotu egiten zela eta artoa ereiteko ona zela. Ongarri bezala, insektizida moduan, eraikuntzarako mortero moduan, medizinako desinfektante moduan eta beste erabilera batzuetarako izaten omen zen kisua.
Nonbait, kare harriak botatzen zituzten kisulabera eta otea eta larrekin estali eta gero, pago eta haritz egurrarekin sua piztu eta egunetan egosten eduki ondoren, kisua ateratzen zuten.
Hurrengo mendi buelta, Umore Onak antolatzen duen zortzigarrena, urtarrilean eginen dute eta ibilbide megalitikoa izanen da.