Euskadiko hirugarren mailako aizkolari txapelketaren finala jokatu zen azaroaren 24an, igande eguerdian Leitzako Amazabal pilotalekuan. Gipuzkoarrak nagusitu ziren, Joxemari Telletxeak irabazi baitzuen eta Eneko Otaño izan zen azpitxapeldun. Biek, hurrengo denboraldian bigarren mailan lehiatzeko txartela eskuratu zuten.
Sei aizkolari lehiatu ziren Leitzan, abuztuan jokatutako kanporaketetan sailkatu zirenak eta tartean eskualdeko bi ordezkari aritu ziren garaipenaren bila, Asier Pellejero aresoarra eta Mieltxo Mindegia zubietarra. Hauekin batera, Eneko Otaño (Gipuzkoa), Jose Mari Telletxea (GIpuzkoa), Goizeder Belza (Nafarroa) eta Iban Resano (Nafarroa) aritu ziren. Aizkolariek 54 ontzako hiruna enbor eta 60 ontzako bina enbor ebaki behar izan zituzten eta zortzi segundoko aldea bertzerik ez zen izan txapeldunaren eta azpitxapeldunaren artean. Telletxeak 12 minutu eta 59 segundo behar izan zituen lanak burutzeko eta Otaño gazteak 13 minutu eta 7 segundo. Iban Resanok osatu zuen podiuma (13:45). Mieltxo Saralegi laugarren izan zen (14:00), Asier Pellejero bosgarren (14:48) eta Goizeder Beltza seigarren (15:34).