Azaroaren 23an zuen hitzordua Goizuetan Euskaraz Bizi nahi dut lasterketak eta 56 herritarrek korrika egin zuten euskaraz bizitzearen alde, Goizuetako Kultur Taldeak egindako deialdiari erantzunez. Ikusi argazkiak
Probarekin hasi baino lehen, udaletxeko arkupetan lasterketaren leloa zeramaten kamixeta beltzak erosi zituzten partehartzaile gehienek.
Goizuetan, kultur eta kirol ekitaldiz gainezka doan azaroko laugarren asteburua Ganbaran eskaini zen Nagore filma dokumentalaren emanaldiarekin osatu zen.
Heldu den astebururako, berriz, Azienda Feria Eguna iragarria dago.