Goizuetako Umore Ona Elkartearen Egunak jendetza bildu zuen

TTIPI-TTAPA 2013ko azaroaren 18a

Umore Onako dantzariek ere bere emanaldiak eskaini zituzten. Felix Loiarte

Bilboko Kirikiño Abesbatzak kantatu zuen bakarrik eta Goizuetako Abesbatzarekin batera

Giro ederrean joan zen larunbatean Goizuetan Umore Ona elkartearen eguna, ekitaldiz betea duten Azaro Kulturalaren baitan. Duela hilabete batzuk Goizuetako Abesbatzak Bizkaiako hiriburura egindako bixita bueltatuz, Bilboko Kirikiño Abesbatzak kantatu egin zuen elizan. Ikusi argazkiak

Emanaldi bikaina eskaini zuten bizkaitarrek, bakarrik lehenik eta Umore Ona Abesbatzako kideekin batera gero. Baina elizako formaltasunaz aparte, kalez kale ere kantuan ibili ziren bi abesbatzetako kideak. Ondotik, bazkari jendetsua egin zuten Umore Ona elkartean.

Bazkalondoan ere izan ziren kantuak noski. Baina kantuaz aparte, pilota partidak, Umore Ona areto-futbol taldearen ligako partida (9-7 irabazi zioten Gamon Lete Itzulpenak taldeari) eta dantzarien saioak ere izan ziren.

Aurrera begira ere izanen dira ekitaldiak Goizuetan. Azaroaren 22an, bertso poteoaren ondotik, Xalto Saria jokatuko da eta 23an, Euskaraz bizi nahi dut herri lasterketa plazan 16:30ean eta Nagore film-dokumentala 19:30ean Ganbaran. Azaroaren 30ean, azkenik, azienda feriak borobilduko du ekitaldiz betetako hilabetea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun