Mendialdea Mankomunitateak Leitzako hiru auzotan jarri ditu auzo konposta egiteko guneak. Amazabal, Arekozubi ondoan, eta Patxi Arrazolan. Guztira 26 familiak eman zuten izena esperientzi honetan parte hartzeko. Orain ikastaroak antolatuko dira eta inguruetan izan daitezken kezkak, argitzeko bilerak eginen dira ere. Horretaz gain, urte batez jarraipen zorrotza eginen da, Vermican enpresako aditu baten aldetik, ongi egiten dela ziurtatzeko. Gutxinaka Mendialdea Mankomunitate osoan zabalduko dira horrelako guneak. Hondakin organikoa berbalorizatzeko bidea hartuz eta garraiatzeak suposatzen duen sostengarritasun eza saihestuz. Horrela Europako hondakinen inguruko legediak ezartzen dituen arauak betetzeko urratsak ematen ari dira.