Gaixoak etxean nola zaindu ­ikasteko hitzaldia antolatu dute azaroaren 21ean

JM BARRIOLA 2013ko azaroaren 14a

Leitzaldeko Gizarte zerbitzuek gaixoak etxean nola zaindu behar diren azaltzeko hi­tzaldia antolatu dute, azaroaren 21ean. Bi orduko iraupena izango du hitzaldiak, 15:30etik 17:30era eta Leitzako udaletxeko lehenengo soilaruan izango da. Bertara­tzen direnek egunerokoan ohikoak diren egoera eta zalantzei errazago aurre egiteko aholkuak jasoko dituzte Ain­tzane Mariezkurrena erizainaren eskutik.  Landuko diren gaien artean erizaintza arloko oinarrizko zainketa, nutrizioa, gaixoa mugitzeko teknikak, eskarei aurre hartzeko jarraibideak... izango dira. Herritar orori zuzendua dagoen hi­tzaldia da, gaixoren bat etxean zaintzea egokitu zaienentzat edota gaian interesa dutenentzat egokia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun